Ministerioen eremu bakoitzerako Mahai Delegatu bat dago, eta kasu hauetan beti:
- Espetxe Erakundeak.
 - Trafiko Zuzendaritza Nagusia.
 - Zerga Administrazioko Estatu Agentzia.
 - Osasun Kudeaketarako Institutu Nazionala.
 - Gizarte Segurantzako erakunde kudeatzaileak: [Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala (GSIN), Itsasoko Gizarte Institutua (IGI), Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusia (GSDO) eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa (SEPE)].
 
Mahai Delegatuetan negoziatuko diren gaiak, beti ere beren eskumenen eremuari buruzkoak, gutxienez honako hauekin zerikusia dutenak izango dira:
- Ordainsariak, lanpostuak sailkatzeko sistemak eta giza baliabideak antolatzeko gainerako elementuak aplikatzea.
 - Lan ordutegien, egutegien, lanaldien, oporren, baimenen eta abarren aplikazioa.
 - Laneko osasun eta segurtasuneko neurriak aplikatzea. Lanbide-prestakuntza eta lanbide-sustapena.
 - Gizarte-ekintza.
 - Lanpostuak betetzea.
 - Eremuari dagozkion gaiak.
 - Enplegatu publikoen lanbide-aurrerakuntza garatzen edo hari eragiten diotenak.
 - Estatuko Administrazio Orokorraren Negoziazio Mahai Orokorrak espresuki gomendatzen dien edo hark erabaki ez duen beste edozein.
 
Mahai delegatuen osaera: