Zuzendari nagusiaren ebazpenen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar daiteke, ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean.
Administrazioak ebazteko duen epea hilabetekoa da, eta ezetsitzat joko da epe horretan ebazten ez bada. Administrazio-isiltasunez ezestearen ondorio bakarra izango da interesdunei aukera ematea bidezko den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko.
Errekurtsoa Administrazio honen egoitza elektronikoan eskura dagoen formularioaren bidez jarriko da. Formulario horretara esteka honen bidez sar zaitezke:
Inpugnatutako egintza behar bezala identifikatzeko behar diren datuak bete beharko ditu formularioan, eta egokitzat jotzen dituen dokumentuak aurkeztu ahal izango ditu. Dokumentu bat baino gehiago aurkeztu nahi badituzu, zip/rar formatuko fitxategi bakar gisa egin ahal izango duzu."