Belaunaldi berriko sareak hedatzeak inbertsio ekonomiko handiak eskatzen ditu. Telekomunikazioei buruzko ekainaren 28ko 11/2022 Lege Orokorraren (LGTel) helburua da, besteak beste, lehia sustatzea inbertsio horiei pizgarririk kendu gabe, kontuan izanik haien zenbateko handiek merkatu horretan sartzeko oztopoak sor ditzaketela.
Azken urteotan, komunikazio elektronikoen sare finkoen ahalmen handiko eta oso handiko hedatze garrantzitsuak egin dira Espainian. Adibidez, 2021. urtearen erdialdean, zuntz optikozko sareen (FTTH) estaldura ia % 88ra iritsi zen. Hala ere, instalatutako sarbide-kopurua handia izan arren, operadoreek hedatzen jarraitzen dute, bai oraindik estaldurarik ez dagoen eremuetan, bai eta ahalmen handiko eta oso handiko komunikazio elektronikoko zerbitzuak merkaturatzen dituzten agenteak dauden eremuetan ere, eta bezeroak zerbitzu horiek emateko lehiaz balia daitezke.
Belaunaldi berriko sareen hedapena eta kapilaritatea ahalbidetu duen funtsezko elementu bat da eraiki berri diren eraikinetan Telekomunikazio Azpiegitura Komuna (ICT) sartzea, Espainian 1998az geroztik egiten ari dena, eta eraikita dauden eraikinetan ahalmen handiko eta oso handiko sare finkoen azken tarteak instalatzea, aipatutako FTTH sareen kasuan gertatzen den bezala. Bi instalazio mota horiek Legearen 55. artikuluan arautzen dira.
Artikulu honen 5. atalak xedatzen du operadoreek sare horien azken tarteak eraikinetan, finketan eta higiezin-multzoetan instalatu ahal izango dituztela, eta fatxadak inguruabar jakin batzuetan erabili ahal izango dituztela.
Jabetza horizontalaren araubideari atxikita dauden edo atxiki behar zaizkion eraikuntzetan zerbitzuak emateko azken tarteetarako, ezartzen du ezen, lehen operadorea (fatxadatik edo barnetik) eraikin jakin batean azken tarte bat instalatzen hasten den unetik aurrera, beste edonork egin ahal izango duela bere hedapena eraikin berean.
Era berean, paragrafo horrek aitortzen du operadoreek eskubidea dutela edozein eraikinetan hedapenak pasabidean egiteko, jabetza horizontalaren araubidearen mende egon zein ez, aldameneko edo gertuko eraikinetan instalazioei jarraitutasuna emateko, betiere ekonomikoki eraginkorra eta teknikoki bideragarria den beste aukerarik ez badago.
Erabiltzaileen eskubideak babesteko neurri gisa, operadoreei aldez aurreko idatzizko jakinarazpena eskatzen zaie jabeei, egin nahi duten jarduketa deskribatzen duen memoriarekin batera.
Eraikita dauden eraikinetan gaitasun handiko eta oso handiko sare finkoen azken tarteak instalatzeari dagokionez operadoreen eta jabeen artean sor daitezkeen gatazkak konpontzeko, LGTeLaren 55.5 artikuluaren aplikazioa erraztearren, ohar hau argitaratzen da: