Txosten honetan, Espainiako gobernu- eta administrazio-mailen ardurapekoak diren berrogeita hamar politika eta zerbitzu publikori buruz herritarrek duten gogobetetze-maila aztertzen da. Agenda publikoaren azterketa ere jasotzen da dokumentuan, hau da, herritarrek arreta handia eskaintzen dieten gaiak. Alde horretatik, dokumentuaren helburua ez da soilik herritarrek zerbitzuekiko duten gogobetetze-maila deskribatzea. Autonomia-erkidego bakoitzean bizi diren herritarren jarreren azterketa konparatuaren ondorioz gobernuek ematen dituzten zerbitzuei dagokienez hobetu daitezkeen gaiak ere azpimarratu nahi dira.
Azterketa horren azken helburua da agenda politikoa hobetzeko balio dezakeen informazioa sortzea, hau da, gobernatzen dutenek esku hartzea egokitzat jotzen duten gai-multzoa hobetzea, eta erabakiak gero eta arduratsuago eta informatuago hartzea elikatzea, horien titularra edo kudeatzailea den gobernu-maila edozein dela ere.