2014/53/EB Zuzentarauaren (erradioelektrikoa bada) edo 2014/30/EB Zuzentarauaren (erradioelektrikoa ez bada) aplikazio-eremuan sartzen diren ekipo guztiak askatasunez jar daitezke Espainiako merkatuan administrazio-baimenik behar izan gabe, betiere han xedatutako baldintzak betetzen badituzte. Funtsean, fabrikatzaileak oinarrizko baldintzak betetzen dituen ebaluatu behar du, CE marka ezarri eta administrazio-xedapenak bete.
Ekoizleak egiaztatu behar du badirela beste arau sektorial batzuk (adibidez, aeronautikako edo merkataritza-itsasketako agintaritzen betekizunak) edo horizontalak (ingurumen-arloko betekizunak), testu honetan aipatzen diren arauen osagarri direnak.