Kasu horrek ez du esan nahi operadore onuradunak jarduera gehigarririk egin behar duenik zehazki, baizik eta Europako Batzordeak, Auditoretza Agintaritzak, Europako Kontu Auzitegiak edo Europako funtsak kontrolatzeko beste edozein organok dokumentazio-laguntzen kudeaketa egiaztatzeko eskatzen duenean edo operadore onuradunaren bulegoetara joan behar duenean, operadore onuradunak lagundu egin behar du prozesu horretan, eta behar den laguntza guztia eman behar du egiaztapen horiek egin ahal izateko eta eskatzen zaizkion datuak haren eskura jartzeko.
Era berean, bere kudeaketa-eremuaren barruan, jarduketen jarraipen-jardueretan lagundu beharko du, baita ebaluaziokoetan ere; azken horietan, elkarrizketak, inkestak edo bestelako ebaluazio-tresnak izan daitezke.