Telekomunikazioei buruzko ekainaren 28ko 11/2022 Lege Orokorraren printzipioen artean dago komunikazio elektronikoen sareak hedatzea eta zerbitzuak ematea sustatzea. Hori dela eta, xedapen batzuetan, komunikazio elektronikoen sareak hedatzearen administrazio-kargak murriztea aurreikusi da. Administrazio-kargak murrizte horrek, batez ere, udal-lizentziaren eskaeraren ordez erantzukizunpeko adierazpen bat aurkezteko aukera ekarri du, eta, nolanahi ere, dagokion zerga ordaindu beharko da.
Telekomunikazioei buruzko ekainaren 28ko 11/2022 Lege Orokorraren 49. artikuluak administrazio publiko eskudunen baimen-araubideak ezartzen ditu.
Esteka honetan, komunikazio elektronikoen sare publikoen hedapenei buruzko Administrazioaren esku-hartzearen gaur egungo erregimena deskribatzen duen INFORMAZIO-OHARRA deskarga daiteke: ADMINISTRAZIOAK ESKU HARTZEKO ERREGIMENARI BURUZKO INFORMAZIO-OHARRA, JABARI PUBLIKO ETA PRIBATUKO SAREEN HEDAPENEI BURUZKOA
Esteka honetan, telekomunikazio-azpiegitura pasiboen instalazioari aplikatu beharreko araubideari buruzko INFORMAZIO-OHARRA deskarga daiteke: TELEKOMUNIKAZIO-AZPIEGITURA PASIBOEN ADMINISTRAZIO-ERREGIMENARI BURUZKO INFORMAZIO-OHARRA