Irrati-amateurrak eta CB-27
Webguneko atal honetan, irrati-amateurren baimena lortzeko edo aldatzeko jarraitu beharreko prozedurari buruzko informazioa ematen da. Baimen horrek aukera ematen du amateurren zerbitzuari esleitutako maiztasun-bandetan emititzeko, emisioak identifikatzeko dei-bereizgarria lortzeko eta estazio finko bat instalatzeko lizentzia lortzeko. Nabarmentzekoa da ezen, otsailaren 24ko 123/2017 Errege Dekretuaren arabera (Jabari Publiko Erradioelektrikoa Erabiltzeari buruzko Erregelamendua onartzen duena), bitarteko elektronikoen bidez izapidetu beharko direla nahitaez espektro irrati-elektrikoari buruzko prozedurak (irrati-amateurrenak barne), bai eta arlo horretan Ministerioak dituen organo eskudunekiko harremana ere.
Telekomunikazioen Nazioarteko Batasunaren (NTB) Irrati-komunikazioei buruzko Erregelamenduak honela definitzen du irrati-amateurren zerbitzua: “Irrati-komunikazioko zerbitzua, xedetzat irrati-amateurren instrukzio indibiduala, interkomunikazioa eta azterlan teknikoak dituena, amateurrek eginak; hau da, izaera pertsonal hutsez eta irabazi-asmorik gabe irrati-teknikaz arduratzen diren behar bezala baimendutako pertsonek eginak”. Satelite bidezko amateurren Zerbitzua, berriz, honela definitzen du: “Irrati-komunikazioetako zerbitzua, Lurraren sateliteetan dauden estazio espazialak erabiltzen dituena amateurren zerbitzuaren helburu beretarako”.
Espainian, lege hauek arautzen dituzte bi zerbitzuak:
- Jabari publiko erradioelektrikoaren erabilerari buruzko Erregelamendua, 123/2017 Errege Dekretua, otsailaren 24koa.
- 19/1983 Legea, azaroaren 16koa, amateurren estazio irrati-elektrikoetako antenak higiezinen kanpoaldean instalatzeko eskubideari buruzkoa.
- IET/1311/2013 Agindua, uztailaren 9koa, irrati-amateurrek jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko erregelamendua onartzen duena.
- 1998ko ekainaren 25eko Agindua irrati-amateurren talde komertzialen zehaztapen teknikoak ezartzen dituena.
- Azaroaren 21eko 2623/1986 Errege Dekretua, amateurren estazio erradioelektrikoetako antenen instalazioak arautzen dituena.