Telekomunikazioen araudiak horiei zuzenean lotutakoa hartzen du barnean, bai eta ikus-entzunezko komunikazioaren euskarri gisa erabiltzen diren baliabideena eta informazioaren gizarteko zerbitzuei buruzko legeria ere.
Jatorriaren arabera, Espainiako eta Europako araudia dago. Lehenengoak Espainiako Konstituzioaren 149.1.21 artikulua du oinarri, eta bigarrenak, berriz, Europako Erkidegoko zuzentarauen sorta deritzona (2002/19/EE, 2002/20/EE eta 2002/21/EE), zeinak bateratu eta ordeztu baititu 2018/1972 (EB) Zuzentarauak, Komunikazio Elektronikoen Europako Kodea onesten duenak.
Jarraian, telekomunikazioen arloan indarrean dauden arau nagusiak daude:
- Komunikazio elektronikoen Europako Kodea
- 11/2022 Lege Orokorra, ekainaren 28koa, Telekomunikazioei buruzkoa (LGTel)
BOE-A-2022-10757 11/2022 Lege Orokorra, ekainaren 28koa, Telekomunikazioei buruzkoa.
- 13/2022 Lege Orokorra, uztailaren 7koa, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzkoa (LGCA)
BOE-A-2022-11311 13/2022 Lege Orokorra, uztailaren 7koa, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzkoa.
- 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazio Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoa (IGZL)