«Europa Konektatzea» (CEF, ingelesezko siglen arabera) mekanismoaren helburua da Europa barneko sareetan inbertsio gehiago egitea, mugaz gaindiko loturak errazteko. Horretarako, azpiegitura modernoak eta multimodalak erabiliko dira, errendimendu handikoak beren sektore digitaletan, garraioan eta energian, eta Batasunaren eta haren uharte-lurralde eta eskualde guztien interkonexioan eta integrazioan lagunduko dute, ekonomia-, gizarte- eta lurralde-kohesio handiagoa sustatuz.
Data: 2021/1153 Erregelamendua, «Europa Konektatu» Mekanismoa ezartzen duena CEFen helburuak, 2021-2027ko aldirako aurrekontua, Batasunaren finantzaketa-moduak eta finantzaketa hori emateko arauak finkatzen ditu.
Sektore digitalean (CEF Digital), helburua da sare digital seguruen hedapenari eta horietarako sarbideari –5G sistemak barne– buruzko interes komuneko proiektuen garapenean laguntzea, eta Batasuneko lurraldeetan erresilientzia eta enborreko sare digitalen gaitasuna handitzea, ondoko lurraldeekin lotuz; baita garraio- eta energia-sareen digitalizazioan laguntzea ere.
Berrikuntzak
Connecting Europe Facility Digital (CEF-DIG-2024) programaren laugarren deialdia argitaratu da