Banda Zabaleko laguntzei, EGEF funtsek kofinantzatzen dituztenez, Eskualde Garapeneko Europako Funtsa (EGEF) arautzen duen Europako araudia aplikatzen zaie:
- Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduak, Eskualdeen Garapenerako Europako Funtsari, Europako Gizarte Funtsari, Kohesio Funtsari, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsari eta Itsas eta Arrantzarako Europako Funtsari buruzko xedapen erkideak ezartzen dituenak, indargabetu egiten ditu Itsas Garapenerako Europako Funtsari, Eskualde Garapenerako Europako Funtsari eta Europako Gizarte Kohesio Funtsari (1083/2006), Europako Arrantza Funtsari eta Gizarte Funtsari buruzko xedapen orokorrak ezartzen dituenak.
- 1301/2013 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2013ko abenduaren 17koa, Eskualdeen Garapenerako Europako Funtsari eta hazkundean eta enpleguan inbertitzeko helburuari buruzko xedapen espezifikoei buruzkoa, 1080/2006 (EE) Erregelamendua indargabetzen duena;
- El Reglamento 2018/1046, del Parlamento Europeo y del Consejo, de 18 de julio de 2018 sobre las normas financieras aplicables al presupuesto general de la Unión, por el que se modifican los Reglamentos (UE) n. o 1296/2013, (UE) n. o 1301/2013, (UE) n. o 1303/2013, (UE) n. o 1304/2013, (UE) n. o 1309/2013, (UE) n. o 1316/2013, (UE) n. o 223/2014 y (UE) n. o 283/2014 y la Decisión n. o 541/2014/UE y por el que se deroga el Reglamento (UE, Euratom) n. o 966/2012.
- 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 149. eta 150. artikuluetan aurreikusitako erregelamendu eskuordetu eta betearazleak.
Bestalde, Estatuaren laguntzak direnez, Europako araudi hau aplikatzen zaie:
- 651/2014 Erregelamendu Orokorra (EB) (RGEC II), Batzordearena, laguntza-kategoria batzuk barne-merkatuarekin bateragarriak direla adierazten duena, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.
- Batzordearen komunikazioa: Banda Zabaleko sareak azkar hedatzeko estatuko laguntzei buruzko arauak aplikatzeko Europar Batasunaren jarraibideak (2013/C 01/25)
- Batzordearen komunikazioa, honako hauek aldatzen dituena: banda zabaleko sareetarako laguntzei buruzko gidalerroak, 2014-2020rako eskualdeko laguntzei buruzko gidalerroak, ikus-entzunezkoen sektoreko laguntzei buruzkoak, arrisku-finantzaketarako inbertsioetarako laguntzei buruzkoak, eta aireportu eta hegazkin-konpainientzako laguntzei buruzko gidalerroak. (2014 / c 198 / 02)
Azkenik, Europar Batasunak finantzatutako eragiketek Europar Batasuneko Tratatuetan eta Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunean jasotzen diren printzipioak errespetatu behar dituzte. Printzipio horien artean daude emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarena eta diskriminaziorik ezarena. Biak daude jasota 1303/2013 (EB) Erregelamenduko 7. artikuluko lehen eta bigarren lerrokadan, hurrenez hurren:
- Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioari dagokionez, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna eta genero-ikuspegiaren integrazioa sustatuko dira funtsak egikaritzeko fase guztietan.
- Diskriminaziorik ezaren printzipioari dagokionez, neurri egokiak hartuko dira sexuagatik, arrazagatik edo etnia-jatorriagatik, erlijioagatik edo sinesmenengatik, desgaitasunagatik, adinagatik edo sexu-joeragatik inolako diskriminaziorik gerta ez dadin, programak prestatu eta egikaritzean. Bereziki, ezinduentzako irisgarritasuna hartuko da kontuan.