Eraikin bateko obra-lizentzia lortzeko, sustatzaileak ICT proiektu bat aurkeztu behar du Udalean, dagokion proiektu arkitektonikoarekin batera. Gainera, lehen erabilerarako lizentzia lortu ahal izateko, aipatutako proiektuaren bigarren alea aurkeztu behar da Ministerioan, baita instalazio-buletina eta proben protokoloa ere. Horiek guztiek instalazioa behar bezala egin dela eta ondo funtzionatzen duela adierazten dute.
Atal honetan, azken urteko ICT jarduerari buruzko estatistikak kontsulta daitezke, autonomia-erkidegoka (Katalunia sartu gabe), lanbide-titulazioka eta egiaztatutako proiektuen ehunekotan xehatuta.