Haririk gabeko sarbideak dira, hau da, kablerik behar ez dutenak, erabiltzaileari ia erabateko mugikortasuna ahalbidetzen diotenak. Mugikortasun hori haririk gabeko hainbat sarbide-puntu dituen sare baten bidez lortzen da (normalean kanpokoak); hala, erabiltzaileak haririk gabeko sarbide-puntu bakarrarekin lortuko lukeena baino eremu zabalago batean izango du estaldura. Telefono mugikor bidezko banda zabaleko zerbitzuen kasua da hori.
Horrelako teknologien artean daude.
UMTS (3G)
UMTS ( Universal Mobile Telecommunications System edo Telekomunikazio Mugikorren Sistema Unibertsala ) hirugarren belaunaldiko (3G) teknologia mugikorra da, GSM (Global System for Mogile) edo 2G teknologiaren ondorengoa.
Kontsultatu UMTSri buruzko informazio gehiago (3G).
LTE (4G)
LTE ( Long Term Evolution ) da hurrengo maila, UMTS (3G) teknologiaren atzetik. Teknologia hori telefonia mugikorreko laugarren belaunaldiaren (4G) aurrerakin gisa aurkezten da, eta hobekuntza handiak sartzen ditu datu-konexioen kudeaketan eta transmisioaren eraginkortasunean. Azken batean, datuak deskargatzeko gaitasun handia eta operazio- eta mantentze-kostu txikiagoak dituzten sare mugikorretan du eragina.
Kontsultatu LTEri buruzko informazio gehiago (4G).
5G sare mugikor ultra-azkarrak
5G teknologia haririk gabeko komunikazioen paradigma berria izateaz gain, funtsezko osagai teknologikoa izango da herrialde aurreratuenetako gizartearen eta ekonomiaren transformazio digitalean, datorren hamarkadan. Gauzen Internet, “big data”, robotika, errealitate birtuala eta definizio ultra altua batera egongo dira 5Gri esker, eraldaketa digitala ahalbidetuko duten soluzio nagusi gisa.