Lehia bermatzeko, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (CNMC) banda zabaleko Interneteko sarbidearen merkatuan zerbitzuak emateko baldintzak arautu ditzake.
Merkatu azterketa egokiak egin ondoren, CNMCk beharrezkotzat jo du handizkako maila deiturikoan esku hartzea. Horrek esan nahi du, azken erabiltzaileei zuzendutako eskaintzetan esku hartu ez arren (txikizkako maila), CNMCk finkatzen duela merkatuan botere nabarmena duen operadoreak, kasu honetan Telefónica de España, zein baldintzatan jarri behar dituen beste operadore batzuen esku bere sareko elementu eta zerbitzu jakin batzuk, txikizkako mailan banda zabaleko bere zerbitzuak eratu ahal izan ditzaten.
Halaber, CNMCk betebehar simetrikoak ezar ditzake, eta horiek telekomunikazio operadore guztiek bete behar dituzte.
Horrela, handizkako erregulazioak operadoreen arteko jarduera-esparrua ezartzen du, beren zerbitzuak, handizkako prezioak eta horien gaineko kontrolak trukatzeko metodo eta baldintzei dagokienez, merkatuak gardentasunez eta bereizkeriarik gabe jokatzen duela bermatzeko, bai operadoreen artean, bai horien eta azken erabiltzaileen artean.
Laburbilduz, handizkako erregulazioa hiru bloketan sailka daiteke:
- Zerbitzu arautuen OPSMren betebeharrak eta erreferentzia-eskaintzak
- Handizkako prezioen kontrola eta kontabilitate-banaketa
- Gardentasuneko eta diskriminaziorik gabeko betebeharrak
Bestalde, Europako Batzordeak ibiltaritza mugikorreko zerbitzuen handizkako prezioak ere arautzen ditu, eta operadoreek beren sareak erabiltzeagatik ordaintzen dituzten prezioak ezartzen ditu.