Desgaitasuna duten erabiltzaileentzako neurri espezifikoak
Izendatutako operadoreak desgaitasun-mota desberdinetara egokitutako terminal berezien eskaintza nahikoa eta teknologikoki eguneratua dagoela bermatu beharko du, eta horren zabalkunde nahikoa egin beharko du. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Interneteko orri honetara: Telefonica Irisgarria.
Gainera, erabiltzaile itsuek edo ikusteko zailtasun handiak dituztenek honako hauek izango dituzte:
11822 abonatu-zenbakiari buruzko telefono-kontsultaren zerbitzura hilean 10 dei egiteko frankizia.
Telefono-zerbitzu finkoko gainerako abonatuei zerbitzua Braillen edo letra handitan eta doan emateko baldintzei buruz emandako publizitatearen eta informazioaren fakturak.
Erabiltzaile gorrek edo entzumen edo fonazio arazo larriak dituztenek honako hauek izango dituzte eskura:
Prezio-plan berezi bat estatuko edozein lekutatik gorrentzako telefono bidezko bitartekaritza-zentrora egiten diren deietarako, metropoliko dei baten prezio berean.