Irteera-egunetik aurrera, beste baldintza batzuk ezartzen dituen akordiorik lortzen ez bada, Erresuma Batua hirugarren herrialde bihurtuko da roaming-ari buruzko EBko arauen ondorioetarako [531/2012 (EB) Erregelamendua]. Horrek esan nahi du telefonia mugikorreko erabiltzaileek telefoniako hornitzaileek orain duten betebeharraz baliatzeari utz diezaioketela, hau da, roaming-eko errekargurik ez aplikatzeari, baldin eta hornitzaileek beren borondatez tarifak edo errekarguen aplikazioa aldatzea erabakitzen badute.
Modu ordenatuan erretiratzeko akordioa eginez gero, roaming-aren errekargua ez litzateke aplikatuko trantsizio-aldia deiturikoan. Trantsizio-epea amaitutakoan, Erresuma Batuaren eta Europar Batasunaren arteko etorkizuneko harremanari buruzko akordioaren mende egongo da aplikazioa.
Telekomunikazio-operadoreek behar besteko aurrerapenarekin jakinarazten ez badute roaming tarifen edo Erresuma Batuko telefono finko edo mugikor batetik edo batera egiten diren telefono-deien prezioa aldatu egiten dela, erabiltzaileak erreklamazio bat aurkeztu ahal izango du Telekomunikazioen Erabiltzailearen Arretarako Bulegoa.