Europako Batasuneko Osasun, Ingurumen eta Sortzen ari diren Arriskuen Batzorde Zientifikoak (SCHEER) horri buruzko aurretiazko iritzia eman du, eta 2022ko irailaren 25era arteko ekarpenak onartzen ditu.
Irrati-maiztasunen ebidentzia zientifikoari buruzko kontsulta publikoa egin du Europako Batzordeak
Batzordeak hala eskatuta, Europako Batasuneko Osasun, Ingurumen eta Sortzen ari diren Arriskuen Batzorde Zientifikoak (SCHEER) Kontseiluaren 1999/519/EE Gomendioa eta 2013/35/EB Zuzentaraua berrikusteko beharrari buruzko aurretiazko iritzia eman du, irrati-maiztasunei eta osasunari buruz eskuragarri dagoen azken ebidentzia zientifikoa kontuan hartuta.
Aurretiazko iritzi hori kontsulta publikoan irekita dago orain, komunitate zientifikoak edo beste edozein interesdunek ekarpenak egin ahal izateko. Ekarpenak egiteko azken eguna 2022ko irailaren 25a da.
Orain arte, SCHEER ez du ebidentzia esanguratsurik identifikatu irrati-maiztasuneko eremu elektromagnetikoen (WiFiak, telefonia mugikorreko dorreek edo haririk gabeko beste teknologia batzuek sortutakoak, adibidez) eraginpean luzaro egotearen ondorioz osasunerako arriskuak daudela adierazten duenik, baldin eta mailak Kontseiluaren 1999/519/EE Gomendioaren eta 2013/35/EU Zuzentarauaren eranskinetan ezarritako mugak baino txikiagoak badira; hain zuzen ere, irailaren 28ko 1066/2001 Errege Dekretuaren bidez Espainian aplikatzen direnak.