Ministerio-sailek eta erakunde publikoek aholkularitza eta laguntza teknikoa eska dezakete antolamenduaren eta prozeduren arloan. Laguntza eta aholkularitza hori antolaketa-azterketa eta -aholkularitza eginez garatzen da, lan-metodologia propioarekin. Metodologia horri deitzen zaio: Zerbitzuen Aholkularitza Operatiboa (COS).
Erakunde baten funtzionamendua diagnostikatzeko, aztertzeko eta hobetzeko tresna da aholkularitza, eta helburu hauek ditu:
-
Lan-prozesuak eta kudeaketa-prozedurak arrazionalizatzea, sinplifikatzea eta arintzea
-
Lan-kargak behar bezala zehaztea eta langileen artean banatzea.
-
Funtzionamenduan eta antolaketan hobekuntza tekniko edo informatikoak sartzea.
-
Egitura organikoak birdimentsionatzea eta egokitzea, onartutako helburuen, funtzioen eta lan-kargen arabera.