Funtsen gardentasuna bermatzeko, Estatu Kideetako Kudeaketa Agintaritzak programa eragilearen eta funtsaren bidez kofinantzatutako eragiketen zerrenda argitaratu behar du, eta honako eremu hauek jasoko ditu (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013/EB Erregelamenduaren 1. ataleko XII. eranskina):
Operadore onuradunaren izena, eragiketaren izena, laburpena, eragiketaren hasiera-data, eragiketaren amaiera-data, diruz lagundu daitekeen guztizko gastua, EBren lagundutako finantzaketaren ehunekoa (lehentasunezko ardatzaren arabera), eragiketaren posta-kodea, herrialdea eta esku-hartzearen kategoriaren izena eta eragiketa-zerrendaren azken eguneratzearen data. Datu-eremuen izenburuak ingelesez ere agertuko dira.
Zerrenda Europako Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren web atari bakarrean (Espainian) jarriko da, eta Kudeaketa-Erakundeak sei hilean behin eguneratuko du. Excel, XML eta PDF formatuetan egongo da eskuragarri. Esteka honen bidez sartzen da: