Telekomunikazioen garapenarekin lotutako politikak gauzatzeko neurriak kontsulta publiko bidez argitaratuko dira, organo erregulatzaileen eta merkatuaren arteko elkarrizketa sustatzeko.
Era berean, agintaritza eskudunek telekomunikazio-zerbitzuen erreferentzia-eskaintzak erabiltzaileen eskura jartzen direla gainbegiratuko dute, emandako zerbitzuen kostuak behar bezala banakatuta ezagutu ahal izateko eta enpresei eskatutako zerbitzurako beharrezkoak ez diren baliabideengatik ordaintzera ez zaiela eskatuko bermatzeko.
Agintaritza eskudunek bermatuko dute operadoreek, baldintzei lotutako zerbitzuei dagokienez, informazioa modu argi eta ulergarrian, formatu automatizatuan eta desgaitasuna duten azken erabiltzaileentzat erraz eskuratzeko moduan ematen dutela. Informazio hori aldian-aldian eguneratuko da.
Diskriminaziorik ezaren betebeharrei dagokienez, bermatu egingo dute, bereziki, enpresak antzeko zerbitzuen beste hornitzaile batzuen baldintza baliokideak aplikatzea antzeko inguruabarretan, eta bere zerbitzu propioetarako edo filial edo elkartuenetarako ematen duen kalitate bereko informazioa eta zerbitzuak ematea hirugarrenei, eta baldintza berdinetan.