Normalizazioa honela defini daiteke: espezifikazio tekniko batzuei buruzko irizpideak koordinatzeko jarduera-multzoa, zeinaren helburua baita eragile interesdun guztien artean borondatezko dokumentu edo arau aplikatua eta onarpen adostua lortzea. Arau bat egiteko prozesuaren funtsezko baldintzetako bat da araua onartutako Normalizazio Erakunde baten barruan garatzea.
Telekomunikazioen alorreko normalizazio-jarduerak kontuan izan behar du zerbitzu-hornitzaileen, fabrikatzaileen eta erabiltzaileen eskakizunak gero eta handiagoak direla egunetik egunera, eta, ugariagoak ez ezik, gero eta sofistikatuagoak ere badirela. Gainera, telekomunikazioen bilakaera azkarra nabarmendu behar da, merkatura iritsi aurretik teknika edo garapen teknologiko zaharkituak uztera ere iristen baita. Informazio-teknologien bilakaeraren erritmo hori dela-eta, beharrezkoa da hari egokitzeko eta sortzen diren erronkei erantzun eraginkorra emateko gai diren egiturak eratzea.
Horregatik guztiagatik, beharrezkoa da telekomunikazioen alorrean normalizazio-erakundeak izatea, bai nazio mailan, bai Europa eta nazioarte mailan. Normalizazio Teknikoko Arloak telekomunikazioak normalizatzeko erakundeek hainbat esparrutan egindako lanen segimendua egiten du eta lan horietan parte hartzen du.