Irrati-amateurren egiaztagiria
Estatu Idazkaritzak irrati-amateurren baimena badutela egiaztatzen duen dokumentu berri bat igorriko die irrati-amateur berriei, bai eta hala eskatzen duten zaharrei ere.
Dokumentua, DIN A4 modeloko paperean txertatua, bateragarria da izapidetze elektronikoaren prozedurarekin; beraz, interesdunek beren baliabide informatikoak erabiliz inprimatu ahal izango dute, eta gero plastifikatu ahal izango dute, hala nahi izanez gero.
Dagokion irrati-amateurren administrazio-baimenaren lokalizatzaile elektroniko bat adierazten da dokumentuan, eta, haren bidez, erabiltzaileak berak eskuratu ahal izango du baimen hori, hala nahi izanez gero. Bilagailu horri esker, halaber, baimendutako Ikuskapen Zerbitzuek baimen hori benetan badela egiaztatu ahal izango dute.
Dokumentu berriak ez dakar inolako aldaketarik irrati-amateurren baimenei datxezkien baldintzetan, irrati-amateurrek espektroa erabiltzeko Erregelamendu eta Jarraibideen bidez arautzen baitira baimen horiek.
Dokumentu hori eskuratu nahi duten irrati-amateurrek dagokien Telekomunikazioen Ikuskapeneko Probintzia Burutzan eskatu beharko dute, ahal dela Ministerioaren egoitza elektronikoaren bitarteko elektronikoak erabiliz, edo, bestela, posta elektronikoz, espedientean ageri den helbide elektronikora edo posta-helbidera igorrita. Bidaltzeko epeak aldatu egin daitezke eskaera-kopuruaren eta probintzia-buruzagitza bakoitzak dituen baliabideen arabera. Izapide horretarako ez da inolako tasarik ordaindu behar.