Ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuei buruzko zehapen-araubidea Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren VI. tituluan ezartzen da. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala sortzeko ekainaren 4ko 3/2013 Legea onartu ondoren, xedatu zen erakunde horrek ikuskatzeko eta zehatzeko ahala gauzatuko zuela, martxoaren 31ko 7/2010 Legearen VI. tituluan aurreikusitakoaren arabera (3/2013 Legearen 29. artikulua).
Arau-hausteen tipifikazioa.
Martxoaren 31ko 7/2010 Legeak hiru kategoriatan sailkatzen ditu arau-hausteak: oso larriak, larriak eta arinak.