2014-2020 aldiko Kohesio Politika aurreko aldietan baino intentsitate handiagoz bideratu beharko da emaitzetara, Europa 2020 Estrategiaren helburuei modu nabarian laguntzeko. Hala, funtsen arauketak garrantzi handiagoa ematen dio programen diseinuari, lortu beharreko emaitzei dagokienez, bai eta nazio- eta eskualde-mailako ebaluazio-jarduerei ere. Programaren emaitzak eta Batasunaren helburuei egindako ekarpena neurtzea eta ezagutzea da helburua.
Ebaluazioa Espainiako 2014-2020 Eskualde Anitzeko Programa Eragilean