COVID-19ak eragindako osasun larrialdian, zurrumurrua zabaltzen ari da zenbait herrialdetan, 5G sareei birusa kutsatzeko gaitasuna egozten diena. Hala ere, ez dago 5G telekomunikazio sareak koronabirusaren hedapenarekin lotzea ahalbidetzen duen inolako ebidentzia zientifikorik, Osasunaren Mundu Erakundeak berak gogorarazten duen bezala, zeinak ohar bat argitaratu duen informazio hori “bulo” gisa kalifikatuz eta gogoratuz birusek ezin dutela maiztasun banden bitartez bidaiatu, ezta inongo azpiegitura teknologikotan ere. Europako Batzordeak eta Telekomunikazioen Nazioarteko Batasunak antzeko informazioak argitaratu dituzte. Ondorengo loturetan Osasunaren Mundu Erakundearen, Europako Batzordearen eta Telekomunikazioen Nazioarteko Batasunaren oharretara jo daiteke.