Prestakuntza akademikoa
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatean. Nazioarteko Harreman eta Ikasketa Afrikarren Masterra du Madrilgo Unibertsitate Autonomoan; Ikasketa Estrategikoen eta Nazioarteko Segurtasunaren Masterra Granadako Unibertsitatean; eta Nazioarteko Lankidetzako Unibertsitate Magisterra Unibertsitate Konplutentsean (Garapen eta Lankidetzako Unibertsitate Institutua).
Karrerako funtzionarioa da eta Estatuko Administratzaile Zibilen Goi Mailako Kidegokoa da.
Lan-esperientzia
Administrazioan egin duen ibilbidean postu ugari bete ditu, eta nabarmentzekoak dira 2020tik 2022ra bitartean Turismoko estatu-idazkari izan dela, eta, aurretik, 2018tik 2020ra bitartean Industria, Merkataritza eta Turismoko idazkariorde izan dela.
Gainera, Kirol Zuzendaritza Nagusian, Kultura eta Kirol Idazkaritza Nagusian eta Industria Digitalizatzeko eta Lankidetza Inguruneetarako zuzendariorde nagusia izan da.
Egun, Transformazio Teknologikorako Espainiako Sozietatean ari zen lanean, ekonomia- eta finantza-zuzendari exekutibo gisa.