Tasak
Telekomunikazioen alorreko tasei aplikatu beharreko printzipioak
Operadoreek eta jabari publiko erradioelektrikoa edo zenbakikuntza-baliabideak erabiltzeko eskubideen titularrek ordenamendu juridikoan ezarritako tasak ordaindu beharko dituzte.
Tasa horiek helburu hauek izango dituzte:
- Europako Erkidegoko zuzenbide eratorria eta administrazio-egintzak prestatzeari eta abian jartzeari buruzko erregulazio-lanak eragiten dituen administrazio-gastuak estaltzea; adibidez, interkonexioari eta sarbideari buruzkoak.
- ZLOn ezarritako erregimena kudeatzeak, kontrolatzeak eta gauzatzeak sortzen dituenak.
- Jabari publikoa okupatzeko eskubideak, jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko eskubideak eta zenbakikuntza kudeatzeak, kontrolatzeak eta gauzatzeak sortzen dituenak.
- ZLOren 6. artikuluan araututako jakinarazpenen kudeaketa.
- Nazioarteko lankidetzak, harmonizazioak, normalizazioak eta merkatu-azterketak eragindako gastuak.
2. zenbakian xedatutakoa alde batera utzi gabe, jabari publiko erradioelektrikoa, zenbakikuntza eta komunikazio elektronikoen sareak instalatzeko beharrezkoa den jabari publikoa erabiltzeagatik ezarritako tasen helburua izango da baliabide horiek era optimoan erabiltzen direla bermatzea, erabileraren xede den ondasunaren balioa eta eskasia kontuan hartuta. Era berean, ZLOren 3. artikuluan ezarritako helburu eta printzipioak betetzea sustatu beharko dute, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan.
Aurreko zenbakietan aipatzen diren tasak modu objektibo, garden eta proportzionalean ezarriko dira, administrazio-kostu gehigarriak eta horietatik eratorritako kargak minimizatuz.
Telekomunikazioen alorreko tasak Telekomunikazioen Lege Orokorraren I. eranskinean daude araututa. Gainera, ZLOk zazpigarren xedapen iragankorrean xedatzen ditu Estatuko Aurrekontu Orokorren Legearen bidez Telekomunikazioen alorreko tasei buruzko I. eranskinaren 4. atalean aurreikusitako tasaren zenbatekoak finkatu arte aplikatu beharreko zenbatekoak.