Jabari publiko erradioelektrikoa modu pribatiboan erabiltzen da eremu fisiko aplikagarrian maiztasun jakin batzuk modu esklusiboan edo erabiltzaile-kopuru mugatu baten bidez ustiatzen direnean.
Espektroaren erabilera pribatiboak titulu gaitzaile indibidualizatu bat behar du, Telekomunikazioen eta Azpiegitura Digitalen Estatu Idazkaritzak emana. Titulu gaitzaile horrek baimen indibidualaren, baimen orokorraren, administrazio-emakidaren edo demanio-afektazioaren forma izan dezake.
Baimen indibidualak titularren irrati-komunikazioetako beharrak asetzeko maiztasunak erabiltzeko gaitzen du (zerbitzuen autoprestazioa). Titularra administrazio publiko bat denean, eskatutako titulua demanio-afektazioarena da.
Baimen orokorrak irrati-komunikazioetako zerbitzu jakin batzuetako operadoreei espektro erradioelektrikoa erabiltzeko ahalmena ematen die; ministerioetako aginduen bidez ezarrita daude zerbitzu horiek.
Administrazio-emakida nahitaezkoa da operadoreek espektroa erabiltzen dutenean hirugarrenei zerbitzuak emateko (zerbitzu publikoak).