Telekomunikazioen Lege Orokorraren 55. artikuluak xedatzen du zer baldintza hartu behar diren aintzat eraikinen barnean telekomunikazio-instalazio komunak zabaltzeko orduan. Legearen hirugarren xedapen gehigarriak, berriz, xedatzen du telekomunikazio-zerbitzuetarako sarbiderako eraikinetako azpiegitura komunei buruzko otsailaren 27ko 1/1998 Errege Lege Dekretuan eta haren erregelamenduzko garapenetan xedatutakoak ere arautzen dituela xedapen horiek.
Halaber, errege lege-dekretu hau garatzen dute martxoaren 11ko 346/2011 Errege Dekretuak (eraikuntzen barnean telekomunikazio-zerbitzuetara sartzeko telekomunikazio-azpiegitura komunak arautzen dituen erregelamendua onartzen duena) eta ekainaren 10eko ITC/1644/2011 Aginduak (erregelamendu hori garatzen duena).
Azpiegitura-mota horiei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo hona: telekomunikazio-azpiegituren web gune.