Informazio Sare eta Sistemen Segurtasuna
Urtarrilaren 26ko 43/2021 Errege Dekretuak 12/2018 Errege Lege Dekretua garatzen du, irailaren 7koa, Informazio Sare eta Sistemen Segurtasunarena, zeinak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko uztailaren 6ko 2016/1148 (EB) Zuzentarauaren transposizioa egiten baitu Espainiako ordenamendu juridikora; zuzentarau hori Europar Batasunean informazio-sare eta -sistemen segurtasun-maila komun handia bermatzeko neurriei buruzkoa da. Xedea da funtsezko zerbitzuak eta zerbitzu digitalak emateko erabiltzen diren informazio-sareen eta -sistemen segurtasuna arautzea, eta gorabeherak jakinarazteko sistema bat ezartzea.
Urtarrilaren 26ko 43/2021 Errege Dekretuaren xedea da irailaren 7ko 12/2018 Errege Lege Dekretua garatzea, informazio-sareen eta -sistemen segurtasunaren esparru estrategiko eta instituzionalari, funtsezko zerbitzuen operadoreek eta zerbitzu digitalen hornitzaileek segurtasun-betebeharrak betetzen dituztela gainbegiratzeari eta segurtasun-intzidenteak kudeatzeari dagokienez.
Aplikazio-eremua
Errege-dekretu hau honako prestazio hauei aplikatuko zaie:
- Azpiegitura kritikoak babesteko neurriak ezartzen dituen apirilaren 28ko 8/2011 Legearen eranskinean zehaztutako sektore estrategikoetako informazio-sare eta -sistemen mendeko funtsezko zerbitzuak.
- Lineako merkatuak, lineako bilaketa-motorrak eta hodeiko konputazio-zerbitzuak diren zerbitzu digitalak.
Honako hauek egongo dira errege-dekretu honen mende:
- Espainian ezarrita dauden funtsezko zerbitzuen operadoreak.
- Egoitza soziala Espainian duten eta establezimendu nagusia Europar Batasunean duten zerbitzu digitalen hornitzaileak, bai eta, Europar Batasunean kokatuta egon gabe ere, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko uztailaren 6ko 2016/1148 (EB) Zuzentaraua betetzeko Batasunean duten ordezkaria Espainian izendatzen dutenak ere.
Zibergorabeheren Jakinarazpen eta Jarraipenerako Plataforma Nazionala
CCN-CERT zentroak, INCIBE-CERT eta Ziberespazioko Aginte Bateratuaren ESPDEF-CERT zentroekin lankidetzan, irailaren 7ko 12/2018 Errege Lege Dekretuaren 19.4 artikuluan aipatzen den Zibergorabeheren Jakinarazpen eta Jarraipenerako Plataforma Nazionala jarriko du inplikatutako eragile guztien eskura. Plataformak gertaerak jakinarazteko eta kudeatzeko prozedura ezarriko du, eta eguneko ordu guztietan eta urteko egun guztietan egongo da eskuragarri.
Dokumentuak
43/2021 Errege Dekretua, urtarrilaren 26koa, Informazio Sare eta Sistemen Segurtasunaren irailaren 7ko 12/2018 Errege Lege Dekretua garatzen duena.
12/2018 Errege Lege Dekretua, irailaren 7koa., informazio sare eta sistemen segurtasunarenak.