Autoebaluazioaren helburua da erakundeek beren kudeaketa-prozesuak eta -emaitzak aldizka aztertzea, indarguneak eta gabeziak identifikatzeko eta hobekuntza-plan egokiak zehazteko.
Europako Batasuneko Zerbitzu Publiko Berritzaileen Taldeak garatutako Ebaluazio Esparru Bateratua (CAF) autoebaluaziorako tresna bat da, berariaz sortua erakunde publikoentzat, eta EFQM Bikaintasun Ereduaren eta Speyer-en (Alemania) ezaugarri nagusiak biltzen ditu.