B+C moduluaren prozeduran, ekipoaren diseinua kanpoko erakunde batek aztertzen du, eta erakunde horrek izen hau du: “erakunde jakinarazia”, zeinak ziurtatzen baitu fabrikatzaileak egindako egokitasun-ebaluazioa zuzena dela eta, beraz, ekipoak funtsezko betekizunak betetzen dituela.
Jakinarazitako erakundeak bere irizpena eman ondoren, fabrikatzailearen ardura da ekipoa fabrikatzeak funtsezko betekizunak ez dituela aldatzen zaintzea.
Prozedura hori kasu guztietan erabil daiteke, eta, bereziki, espektro irrati-elektrikoaren betekizunerako, fabrikatzaileak arau tekniko harmonizatuak aplikatu ez dituenean edo partzialki aplikatu dituenean.