UNICO-5G Redes - Backhaul Zuntz Optikoa Programa
“UNICO 5G Redes - Backhaul Zuntz Optikoa” Programa Gipuzkoako Foru Aldundiko 15. Osagaiko 1. Inbertsioaren baitan kokatzen da. Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Plana (PRTR) Espainiako ekonomiakoa eta Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduak ezarritako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren funtsekin.
Jarduera honen helburua da backhaul konexioa zuntz optikoaren bidez ematea haririk gabeko banda zabaleko zerbitzu mugikorren komunikazio elektronikoen sareen kokaguneei (telefonia mugikorreko sare publikoak), baldin eta gaur egun ez badute eta 2025eko abenduaren 31rako ez badute izango, eta 5.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan badaude, zuntz optikozko backhaul konexioa, zerbitzu eta aplikazio berriak eskaintzeko aukera emango duena, 5G teknologiak gaitutakoak barne, zerbitzu horiek eskaintzen dituzten eremu geografikoetan garapen ekonomikoa bultzatuz.
5G sare mugikorrak hedatzeko laguntza-programa Kohesio Digitalerako Azpiegitura Digitalak Unibertsalizatzeko 5G Sareak programaren esparruan sartzen da, eta Espainia Digitala 2025 eta 2026 Agendek eta 5G teknologia bultzatzeko estrategiak ezarritako printzipioen pean. Hala, sustatu egiten da programa horrek produktibitate ekonomikoaren hazkundeari, aurrerapen sozialari eta lurralde-egituratzeari egiten dion ekarpena.
UNICO 5G Redes - Backhaul Zuntz Optikoaren laguntza-deialdien emaitzak
Informazio gehiago
UNICO 5G Redes -Backhaul Zuntz Optikoaren deialdiei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo helbide honetara: programaren orria Transformazio Digitaleko Ministerioaren Laguntzen Atarian.