Gune honetan, 959/2022 Errege Dekretuaren bidez, salbuespenez eta interes publiko, sozial eta ekonomikoko arrazoiengatik, «Horizon 2020» ekimenaren cPPP Big Data (bai «Research & Innovation Actions», bai «Innovation Actions») finantzatutako I+G+B proiektuen partzuergoetako kide izan diren Espainiako ikerketa-zentro eta fundazio publikoei eta unibertsitate publikoei emandako diru-laguntzei buruzko informazioa dago. Helburua da ikerketa, teknologia digitalen garapenean eta konputazioaren garapenean berrikuntza sustatzea.
Jarduera hau 15 osagaiko 5. inbertsioaren (I5) barruan sartzen da: “Konektibitate digitala, zibersegurtasuna bultzatzea eta 5G hedatzea”, Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planarena, CID #241 eta #242 helburuak betetzeko. Izan ere, diru-laguntza horiek enpresa-arloko I+G+b-ari laguntzeko neurri gisa eratzen dira, ezagutza berria aplikatzeko faseetan zentratuta, Espainiako enpresen erresilientzia eta lehiarako gaitasuna epe ertain eta luzera areagotuko duten teknologiak garatzeko eta hobetzeko, eta hodeiko azpiegituren garapena bizkortzeko.
- Bitarteko segimendu-txostenak egiteko gida eta ereduak argitaratzea
- Adjudikatutako kontratuak justifikatzeko jarduera-memoriaren eredua
- Jarduerak azpikontratatzeko aurretiazko baimena eskatzeko helbide berria egoitza elektronikoaneta azpikontratazioaren aurreko baimena eskatzeko eskuliburua eguneratzea.
- Helbide berria egoitza elektronikoan, emakida-ebazpena aldatzeko baimen-eskaera egitekoeta emateko ebazpena aldatzeko baimena eskatzeko eskuliburua argitaratzea.