Erantzukizun zibileko asegurua
Erantzukizun zibila
Enpresaren legezko ordezkariak adierazi behar du erantzukizun zibileko aseguru subsidiarioa edo dagokion erantzukizun zibilekoa, abala edo bestelako finantza-bermeren bat kontratatu duela, ezbehar bakoitzeko gutxieneko estaldura 300.000 eurokoa duena eta erregelamenduan ezarritako baldintzak betetzen dituena.
Horretarako, egokiena da dagokion aseguru-konpainiak edo erakundeak emandako ziurtagiri bat izatea. Ziurtagiri horretan adierazi behar dira enpresa aseguratuaren edo bermatuaren izena, haren IFZ/IFK (aitortzailearenarekin bat etorri behar du), estalduraren edo bermearen zenbatekoa, eta barnean hartu behar ditu "telekomunikazio-sare publikoetan edo jabari publiko erradioelektrikoan sor daitezkeen kalteak, telekomunikazio-ekipamenduak instalatzean edo mantentzean izandako akatsengatik, bai eta telekomunikazio-sare publikoetara konektatuak ez diren ekipoen instalazioagatik ere".
Aseguru, abal edo berme hori ezinbestekoa da, nahiz eta jarduera telekomunikazio-ekipoen edo -instalazioen mantentze-lanak soilik izan, telekomunikazio-sare publikoetara konektatu ala ez.