Zerbitzuen kalitatea
Telekomunikazioei buruzko ekainaren 28ko 11/2022 Lege Orokorrak 69. artikuluan ezartzen du eskumena duela Interneteko sarbide-zerbitzuen eta herritarrentzat eskuragarri dauden pertsonen arteko komunikazio-zerbitzuen hornitzaileei exijitzeko beren zerbitzuen kalitateari buruzko informazio osoa, alderagarria, fidagarria, kontsulterraza eta eguneratua argitaratzea. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren (CNMC) ardura da.
Komunikazio elektronikoko zerbitzuen kalitateari buruzko baldintzak arautzen dituen ekainaren 16ko IET/1090/2014 Aginduaren 9. artikuluak aipatzen duen txosten orokorra 2024ko bigarren hiruhilekotik egiten du CNMCk, eta honen bidez kontsulta daiteke: esteka.
Telekomunikazioen Nazioarteko Batasunak (UIT) honela definitzen du “zerbitzu-kalitatea”: zerbitzu baten funtzionamenduaren kalitatearen eragin globala, zerbitzu horren erabiltzaile baten gogobetetze-maila zehazten duena.
Komunikazio elektronikoen zerbitzuen kalitateari buruzko baldintzak ekainaren 16ko IET/1090/2014 Aginduan arautu dira (Kalitate-agindua) eta helburu hauek ditu:
- Gardentasuna erraztea, erabiltzaileei eta, bereziki, kontsumitzaileei merkatuan dauden eskaintzen zerbitzu-kalitateari buruzko informazio garrantzitsua emanez.
- Oinarrizko zerbitzuak ematean (zerbitzu unibertsala, adibidez) gutxieneko zerbitzu-kalitatea bermatzea.
- Operadoreek erabiltzaileekin egindako kontratuetan kalitate-konpromiso indibidualak sar ditzaten agintzea, baita ez-betetzeen kasuan konpentsazio-mekanismoak ere.
- Matxura handiren bat gertatzen bada edo zerbitzuaren kalitatea nabarmen kaltetzen duen zerbait gertatzen bada, Administrazioari horren berri ematea.
- Operadoreen aldetik akatsik gabeko fakturazioa ziurtatzea erabiltzaileei.