Telekomunikazioei buruzko Lege Orokorraren 51. artikuluaren arabera, urbanizazio-proiektuei ekiten zaienean, urbanizazio-proiektu teknikoak obra zibileko azpiegitura-instalazioa aurreikusi beharko du, komunikazio elektronikoen sare publikoak hedatzea errazteko; horrez gain, sare pasiboko elementuak eta ekipamenduak ere sartu ahal izango ditu. Telekomunikazioei buruzko Lege Orokorraren arabera, komunikazio elektronikoen sare publikoak hedatzea errazteko aurreko lerrokadaren arabera instalatzen diren azpiegiturak hirigintza-obretatik lortzen den emaitzaren parte izango dira, eta udalaren jabari publikoaren barruan sartuko dira. Jabari publiko horren titular den herri-administrazioak interesa duten operadoreen eskura jarriko ditu azpiegitura horiek, berdintasuneko, gardentasuneko eta diskriminaziorik gabeko baldintzetan.
Lehen aipatutako instalazioen xehetasunak errege-dekretu bidez onartzeke badaude ere, azpimarratu behar da azpiegitura horiek aurreikusita egon behar dutela administrazio publikoek onartzen dituzten hirigintza-plangintzako tresnetan.