Administrazio-karga bat izan daiteke, adibidez, eskaera bat, datuak komunikatzeko, dokumentuak gordetzeko edo formalizatzeko betebeharra; azken batean, enpresa edo herritar batek araudiaren ondoriozko betebeharrak betetzeko egin behar duen administrazio-jarduera oro da.
Zer da administrazio-karga bat?

Atal honek administrazio-kargak murriztearekin zerikusia duten gaiak ebazten ditu.
Zer da administrazio-karga bat?
Zergatik murriztu administrazio-kargak?
Administrazio-kargak murrizteak aukera ematen du enpresen eraketa- edo funtzionamendu-kostuak murrizteko eta liberatutako baliabide horiek beste jarduera batzuetara bideratzeko, eta, hala, ekonomiaren produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzeko.
Nola murriztu?
Teknika hauek erabiltzen dira, besteak beste: beharrezkoak ez diren obligazioak ezabatzea, administrazioen esku dauden dokumentu edo datuak ez eskatzea, datuak eskatzeko maiztasuna murriztea, prozedurak izapidetzeko epeak murriztea edo eskaerak, komunikazioak eta gainerako dokumentuak elektronikoki aurkezteko aukera ematea.
Nola kuantifikatzen da herritarren eta enpresen aurrezkia?
Neurketa gutxi gorabeherakoa da, eta administrazio-kargak neurtzeko eta murrizteko metodo sinplifikatua aplikatuz egiten da (Arauen Eraginaren Analisiaren Memoria egiteko Gida Metodologikoaren V. eranskina), hiru baliotik abiatuta: karga betetzearen KOSTUA, karga egiteko erabili behar den MAIZTASUNA eta bete behar duen BIZTANLERIA.