Iruñean jaio zen 1986an. Estatuko Administratzaile Zibilen Goi Mailako Kidegoko karrerako funtzionarioa 2021etik. Historian lizentziatua Zaragozako Unibertsitatean eta Demokrazia eta Politika Konparatuan masterra University College Londonen (UCL). Ingelesez eta frantsesez hitz egiten du.
Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioko Giza Baliabideen Zuzendariordetza Nagusian, Funtzio Publikoaren Estatu Idazkaritzaren Kabinetean eta Giza Baliabideen eta Ordainsarien Plangintzaren Zuzendariordetza Nagusian garatu du bere administrazio-karrera. Karrerako funtzionarioa izan aurretik, nazioarteko lankidetzan aritu da proiektuen garapen eta kudeaketa ekonomikorako.
Gaur egun, Giza Baliabideen eta Ordainsarien Plangintzako zuzendariorde nagusiaren lanpostua betetzen du, eta Estatuko Administrazio Orokorreko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak aldatzeaz, lan-eskaintza publikoa egiteaz, aldi baterako langileen izendapenak eta kontratazioak baimentzeaz eta hautaketa-prozesuetako deialdien aurretiko txostenaz arduratzen da.
Funtzionarioen kidego eta eskaletan sartzeko hautaprobetako epaimahaikide izan da, eta irakasle gisa aritu da giza baliabideen, politika publikoen diseinuaren eta berdintasunaren arloko prestakuntza-jardueretan.