Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko estatu-idazkariaren ebazpena

17/06/2020

LURRALDE POLITIKAKO ETA FUNTZIO PUBLIKOKO ESTATU-IDAZKARIAREN EBAZPENA, NORMALTASUN BERRIA DELA-ETA ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN MENDEKO LANTOKIETAN HARTU BEHARREKO NEURRIEI BURUZKOA

Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko estatu-idazkariak ebazpen bat eman du, antolakuntzakoa, COVID-19k eragindako osasun-krisiari aurre egiteko prebentzio-, euste- eta koordinazio-neurri urgenteei buruzko ekainaren 9ko 21/2020 Errege Lege Dekretuan ezarritako gomendioen arabera. Ebazpen hau funtzio publikoaren arloko eskumenen babesean eman da, eta edukia sindikatuekin adostu da.

Ebazpenaren helburua da normaltasun berriko fasean Estatuko Administrazio Orokorraren zerbitzura dauden langileekin zerikusia duten neurrietan homogeneotasuna bermatzea, alde batera utzi gabe sail bakoitzaren lurralde-egitura eta neurriak osasun-krisiaren bilakaerara egokitzeko beharra.

Ebazpen horren arabera, zerbitzuak emateko bi modalitate daude, aurrez aurrekoa eta ez-presentziala, eta horien ezaugarri nagusiak ere jasotzen dira.

Administrazioko sailek eta erakunde publikoek hartzen dituzten ebazpen honen ondoriozko neurriak mahai delegatuetan edo dagokion parte-hartze sozialeko organoan negoziatuko, kontsultatuko edo jakinaraziko dira.

Gainera, Ebazpenaren arabera, lantokietako prebentzio-jardueren eta babes-mailen homogeneotasuna bermatzeko, Funtzio Publikoaren Idazkaritza Nagusiak emandako jarraibideak eta gomendioak eguneratuko dira.

Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko estatu-idazkariaren ebazpena, 2020ko ekainaren 17koa.