2020ko uztailaren 14an, MUFACEren urteko lehen Kontseilu Nagusia egin zen. Kontseilu horretan, mutualitateak alarma-egoeran egindako jardueren balantzea egin da, mutualisten osasun- eta laguntza-arreta bermatzeko.
Mutualitateak 70 neurri hartu ditu egoera horri erantzun azkarra emateko. Hasiera-hasieratik, mutualistekiko komunikazio-neurriak hartu ziren, prestazioak pandemiaren egoerara egokitu ziren eta izapideak malgutzeko neurriak jarri ziren martxan, joan-etorriak eta kutsatzeko arriskuak saihesteko.
Neurri horien artean, nabarmentzekoak dira taloitegiak 060 zenbakiaren bidez eskatzeko zerbitzuaren hedapena mutualista guztientzat, eta ez soilik erretiratuentzat, eta baita autonomia-erkidego guztietan errezeta elektronikoa zabaltzea ere.