116000 zenbakia “Desagertutako haurren kasuetarako linea zuzena” zerbitzuari esleitu ahal izango zaio Espainian, gai horretan eskumena duten agintari publikoek hala eskatuz gero. Zerbitzu hau honako hau da:
- Haurren desagerpena salatzeko deiak jasotzea eta eskumena duten polizia-zerbitzuei transferitzea.
- Desagertutako haurren arduradunei aholkularitza eta laguntza ematea.
- Ikerketetarako laguntza.
- Zerbitzua ematen duten erakundeek honako baldintza hauek bete behar dituzte zenbaki hori erabiltzeko:
- Zerbitzua hartzaileak ordaintzeko automatikoki kobratuko da. Ondorioz, deiak doakoak izango dira erabiltzaileentzat.
- Zerbitzua herritar guztiei zabalik egongo da, aldez aurretik erregistratu beharrik gabe.
- Zerbitzua ez da aldi baterako izango.
- Zerbitzua etengabe egongo da erabilgarri (hau da, egunean 24 orduz, astean zazpi egunez, herrialde osoan).
- Ordainketa edo ordainketa-konpromisoa ez da aurretiazko baldintza izango zerbitzua erabiltzeko.
Deietan, debekatuta egongo dira jarduera hauek: publizitatea, entretenimendua, merkaturatzea, salmenta eta deia erabiltzea etorkizunean zerbitzu komertzialak saltzeko. Hala ere, zerbitzua ematen duen erakundeak edo erakundeek onartu ahal izango dute deien kostua osorik edo partzialki finantzatzen duten erakundeen babesa, eta zerbitzua ezagutzera emateko egiten den publizitatean identifika daitezke, baina ez deietan (deia hartu eta eskegi bitartean).
Zerbitzua eman nahi duten erakundeek Informazio Teknologien eta Operadoreen Zuzendariordetza Nagusiari jakinarazi behar diote (Capitán Haya, 41 – 28071 Madril), edo, bestela, helbide elektroniko honetara idatzi: numeracion@mityc.es