CLADeko Administrazio Publikoko eskola eta institutuen VII. Topaketa Iberoamerikarra

05/10/2021

Duela gutxi egin da CLADeko (Garapenerako Administrazio Zentro Latinoamerikarra) Administrazio Publikoko eskola eta institutuen VII. Topaketa Iberoamerikarra, bideokonferentzia-formatuan. Espainiako INAPek antolatu zuen, eta Funtzio Publikoko Estatu Idazkaritzak parte hartu zuen inaugurazio-ekitaldian.

Topaketaren zati bat publikoari irekitako saioan egin zen, eta CLADen YouTubeko kanalean eman zen.

Topaketaren izenburua “Ikasitakoak eta pandemiaren ondorengo errealitatearen erronkak” izan zen.

Bilera horretan, eztabaidatu ondoren, ordezkariek Madrilgo Adierazpena onartu zuten. lotura hau, gomendio batzuk ematen zaizkie institutu eta eskolei, beren gaitasunen, baliabideen eta aliantzen autokudeaketa indartu dezaten, modu arin, malgu eta eraginkorrean inguruaren aldaketetara eta, bereziki, etorkizunean ohikoagoak izango diren krisi-egoeretara egokitzeko.

Era berean, eskatu diete modu sistematikoan sartzeko beren etorkizuneko aurreikuspenetan arriskuen analisia eta dagozkien kontingentzia-planak, kudeatzeko.

Ikusi albistea hemen