MUFACEren 2021-2023 Avanza Plana onartzea

28/12/2020

2020ko abenduaren 23an, Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko estatu-idazkaria MUFACEko hirugarren eta azken Kontseilu Nagusiko buru izan da, Funtzio Publikoko idazkari nagusiarekin eta MUACEko zuzendari nagusiarekin batera. Azken kontseilu horretan, MUFACEren 2021-2023 Avanza Plana eta 2021 Urteko Jarduera Plana onartu dira.

MUFACE 2021-2023 Avanza Planak Mutualitateak hurrengo hirurtekorako izango dituen ildo estrategikoak jasotzen ditu, eta helburu nagusi hauek ditu, besteak beste: taldearekiko hurbiltasuna, pertsonetan oinarritutako kultura finkatzea, prozesuen digitalizazioan aurrera egitea, berrikuntza, kalitatea, gardentasuna eta kontu-ematea sustatzea, eta jasangarritasunari eta erantzukizun sozialari garrantzi handiagoa ematea.

Mutualitateak 2020an izan dituen lorpenen artean, estatu-idazkariak azpimarratu du aukera publikoko mutualistentzako errezeta elektronikoa ezarri dela autonomia-erkidego guztietan, eta bulego guztietan jarri dela martxan aurretiko hitzordua.