Gizarte Segurantzako Administrazioko Aktuario, Estatistikari eta Ekonomilarien Goi Mailako Kidegoko karrerako funtzionarioen izendapena

29/10/2020

Urriaren 23an argitaratu zen BOEn Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko estatu-idazkariaren ebazpena, Gizarte Segurantzako Administrazioko Aktuario, Estatistikari eta Ekonomialarien Goi Mailako Kidegoko karrerako funtzionarioak izendatzen dituena.

Kidego hori 30/1984 Legearen 16. Xedapen Gehigarriak sortu zuen, eta, sartzeko, doktorearen, lizentziatuaren, ingeniariaren, arkitektoaren edo graduaren titulua izan behar da.

Esleituta dituen eginkizunen artean, honako hauek nabarmentzen dira: aurrekontuak egiteko eta gauzatzeko aholkularitza, azterketa ekonomikoak egitea edo funtsak biltzeko prozedura bereziak izapidetzea. Metodo matematiko eta estatistikoak erabiliz, Kidego honetako enplegatu publikoek Gizarte Segurantzako sistemari buruzko azterlanak egiten dituzte.

Kidegora sartzeko, oposizioaldi bat gainditu behar da, bost ariketa dituena:

-Lehen ariketa: 30 galderako idatzizko galdera-sorta, jendaurreko saioan epaimahaiari irakurri beharrekoa.

-Bigarren ariketa: testu bat ingelesetik gaztelaniara itzultzea.

-Hirugarren ariketa: Aukeratutako gai eta espezialitateari buruzko azterketa da, eta oposiziogileak irakurriko du, jendaurreko saioan, epaimahaiaren aurrean.

-Laugarren ariketa: Epaimahaiak proposatutako gai, ariketa eta/edo problema batzuk idatziz garatzea da, oposiziogile bakoitzak aukeratutako eskalari eta espezialitateari dagozkien programei buruz.

-Bosgarren ariketa: Lau gairen ahozko azalpena da, bi «Gizarte Segurantza» programari buruzkoak eta bi gai «Gizarte Segurantzaren Ekonomia eta Konstituzio eta Administrazio Zuzenbidea» programari buruzkoak.

Fase hori gainditzen duten izangaiak praktiketako funtzionario izendatuko dira eta, gehienez ere, sei hilabeteko iraupena izango duen hautaketa-ikastaro teoriko-praktikoa egin beharko dute.

Orain amaitzen den hautaketa-prozesua Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantza Ministerioko idazkariordetzaren 2019ko apirilaren 9ko Ebazpenaren bidez deitu zen. Ebazpen horretan, 2 lanpostu eskaini ziren Aktuarioen Eskalan eta 5 lanpostu Estatistikoen eta Ekonomialarien Eskalan.