Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluak eta Gobernuari buruzko azaroaren 27ko 50/1997 Legearen 26.2 artikuluak ezartzen dute ezen, lege- edo erregelamendu-proiektua edo -aurreproiektua egin aurretik, kontsulta publiko bat egingo dela administrazio eskudunaren web-atariaren bidez, zeinean bilduko baita arauak uki ditzakeen subjektuen eta erakunde ordezkagarrienen iritzia.
Bi lege-agindu horiek aplikatuz, aurretiazko kontsulta publiko honi hasiera ematen zaio, Estatu zein autonomia-erkidego mailako telebistako ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzu publikoa ematen dutenei zuzeneko dirulaguntzak ematea arautzen duen Errege Dekretuaren proiektua egiteko. Horrela, edozein subjektu, pertsona edo interesdunek bere iritziak eman ahalko ditu, edo egoki iritzitako iruzkin eta dokumentuak aurkeztu.
Eremu geografiko bakoitzean simulcast-eko emisioak modu koordinatuan egitearen ondoriozko kostuak ordaintzera bideratutako konpentsazioak errazteari buruzkoa da araua. Estatuko eta autonomia-erkidegoetako ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzu publikoaren emaileek egin behar dituzte konpentsaziook, herritarrek telebista digitala jasotzeko instalazioak egokitzea ahalbidetu eta errazteko, beharrezkoa baita hori egitea 700 MHz banda (bigarren dibidendu digitala) liberatzearen ondoriozko maiztasun-aldaketen ondorioz.