Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluak eta Gobernuari buruzko azaroaren 27ko 50/1997 Legearen 26.2 artikuluak ezartzen dute ezen, lege- edo erregelamendu-proiektua edo -aurreproiektua egin aurretik, kontsulta publiko bat egingo dela administrazio eskudunaren web-atariaren bidez, zeinean bilduko baita arauak uki ditzakeen subjektuen eta erakunde ordezkagarrienen iritzia.
Bi lege-agindu horiek aplikatuz, aurretiazko kontsulta publiko honi hasiera ematen zaio, Telekomunikazioen Zerbitzu Unibertsalaren kontzeptua osatzen duten elementuak aldatzeari buruzko lege- edo erregelamendu-mailako arau-proiektu bat egiteko; hala, edozein subjektu, pertsona edo interesdunek bere iritziak eman ahal izango ditu, edo egoki iritzitako iruzkin eta dokumentuak aurkeztu.
Araugintza-ekimena da, komunikazio elektronikoen zerbitzuen etorkizuneko Europako Kodearekin bat etorriz, telekomunikazio-zerbitzu unibertsalaren kontzeptuan, mugaketan eta irismenean aldaketak sartzea, gaur egun telekomunikazio-zerbitzu unibertsalaren kontzeptuan dauden baina merkatuan askatasunez ematen diren edo orain arte beste zerbitzu batzuekin ordeztu diren edo erabiltzaileek nabarmen murriztu dituzten zenbait elementurekin lotuta.