Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioak Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatistika Buletina (BEPSAP) argitaratu du, 2022ko uztailean eguneratutako datuekin.
Buletin horretan, administrazio publikoentzat lan egiten duten langileen egoera aztertzen da hainbat ikuspuntutatik, sexuaren, adinaren edo lurralde-banaketaren arabera, eta ministerioetako, erakunde autonomoetako edo estatu-agentzietako kide diren langileen arabera ere banakatzen da.
Azken BEPSAP horren arabera, 2.731.117 langile publiko zeuden 2022ko uztailean.
Aurreko seihilekoarekin alderatuta (2022ko urtarrila), langile-kopuruak % 0,5eko igoera txiki bat izan du: 13.547 langile: 6.374 tokiko administrazioan, 5.445 autonomia-erkidegoetan eta 1.728 estatuan.
Estatuko Administrazio Orokorreko (EAO) langileen adina ere aztertzen du buletinak. Alde horretatik, Estatuko Administrazio Orokorreko langile publikoen % 41,56 50 eta 59 urte bitartekoak dira, eta 50 urtetik gorakoak % 63,46 dira. 40 urtetik beherakoak ez dira% 15 baino gehiago.
Kontsultatu laburpena hemendik esteka