Ekainaren 23an egin zen Herri Administrazioarentzako Nazio Batuen Eguna. Data hori ospatzeko, Nazio Batuetako Ekonomia eta Gizarte Gaietako Sailak (NBE DESA), Arabiar Emirerri Batuetako Gobernuarekin lankidetzan, ekitaldi birtual bat antolatu zuen, "Etorkizuneko administrazio publikoa berritzea: gobernu-eredu berriak garapen jasangarriko helburuak lortzeko aro berri baterako" lemapean.
Nazio Batuen arabera, gaur egungo testuinguruan, estatuek administrazio publikoaren egitura eta eredu operatiboa birplanteatu behar dituzte XXI. mendeko hirugarren hamarkadako atarian. Hurrengo aroan funtsezko aldaketak egongo dira funtzionario publikoak kontratatu, gaitu eta atxikitzeko moduan. Teknologia gehiago aprobetxatuko da erabaki hobeak hartzeko, lana ikuskatzeko eta zerbitzuak emateko, eta beharrezkoa izango da sektore pribatuak eta gizarteak, oro har, zeregin garrantzitsuagoa izatea balio publikoa sortzeko alderdi guztietan. Zerbitzu publikoaren etorkizunak bizkorragoa izan behar du, teknologia ezagututa, datuetan oinarrituta eta gizakia ardatz hartuta. Horiek oinarrizko elementuak dira etorkizuneko prestakuntza handitzeko, politika inklusiboak eta zerbitzu hartzaileak bermatzeko, desberdintasunak murrizteko eta gobernuarekiko konfiantza areagotzeko.
Ekitaldi horrek funtzionario publikoen lana omentzeko balio izan zuen, eta gai horretako eragile nagusiak bildu zituen, hainbat administraziotako langile publikoak eta NBEkoak.
Kontsulta hemen Herri Administrazioarentzako Nazio Batuen Eguneko ekitaldiei buruzko informazio guztia