Ekainaren 24ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu da ekainaren 23ko 23/2020 Errege Lege Dekretua, energiaren eta ekonomia suspertzeko beste arlo batzuen arloko neurriak onartzen dituena.
Arau honen 11. artikuluan aurreikusten da, salbuespen gisa, Administrazio Publikoen enplegu publikoaren eskaintza edo antzeko tresna gauzatzeko eta Estatuko 2017 eta 2018rako Aurrekontu Orokorren Legeetan aurreikusitako aldi baterako enplegu-egonkortze prozesuetarako aldi baterako gaikuntza, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren 70.1 artikuluaren erregulazioaren arabera deitutakoa, 2021eko ekitaldian epemuga izango duena, luzatutzat joko dela.
Era berean, 2021eko abenduaren 31ra arte luzatu da lehen aipatutako aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuak bideratzen dituzten enplegu publikoaren eskaintzak onetsi eta aldizkari ofizialetan argitaratzeko epea. Gainerako alderdietan, prozesu horiek aurrekontu-lege horietako bakoitzean ezarritako baldintza eta eskakizunak bete beharko dituzte, dagokionaren arabera.
Xedapen honen testua kontsulta daiteke: hemen